Diseinu grafiko industrialari buruzko argitalpena eta erakusketa
2016/02/22
14:10
eta kitto!
Biharrian elkarteak, Eibarko Armagintza Museoarekin elkarlanean, Ana Orozko artista eibartarraren "Zatarra arte izan arte!" lana aurkeztuko du eguenean, arratsaldeko 18:30ean, Armagintza Museoak hartuko duen ekitaldian.
"Zatarra arte izan arte!" izenburukoa argitaratzeaz arduratu direnen berbetan, "Eibarko historian zehar sortu diren diseinu grafikoko eta industrialeko objektuetan inspiratuta dago. Liburu formatua du eta ume nahiz helduei zuzenduta dago".
Publikazioaren aurkezpenarekin batera, museoan martxoaren 23ra arte ikusgai egongo den erakusketa zabalduko dute, "diseinu grafikoa oinarritzat duten hainbat material" ezagutarazteko. Erakutsiko dituzten gauzak Eibarko industriaren garai ezberdinetan sortutakoak izango dira.
Biharrian espazioak "Biharrian gara!" programazio kulturala aurrera ateratzeko Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren "Sormen Lantegiak" programaren laguntza jaso du.