Doha Benslaimanek Marokoko errugbi selekzioarekin jokatuko du Afrikako Kopa

Tunisian jokatuko ditu ‘Bat Mailako’ partidak etxeko taldearen eta Boli Kostaren aurka
Doha Benslaimanek Marokoko errugbi selekzioarekin jokatuko du Afrikako Kopa
2026/05/08 12:44
eta kitto!

Historian lehen aldiz, Marokoko emakumezkoen errugbi selekzioak ‘errugbi 15eko’ Afrikako Kopako ‘Bat Mailan’ hartuko du parte. Txapelketa Tunisian jokatuko da, maiatzaren 8tik 16ra, eta eibartar bat izango dugu marokoar selekzioan: Doha Benslaiman. Eibar Rugby Taldeko jokalariak Erreginaren Zilarrezko Kopa irabazi berri du eta, orain, selekzioaren dei honekin, denboraldia borobildu dezake.

Aipatzekoa da, gainera, Marokoko selekzioaren teknikarien artean Gaston Ibarburu dagoela, hainbat urtetan zehar Eibar Rugby Taldeko gizonezkoen seniorretako entrenatzailea izan zena.

Marokoko selekzioak bi partidu jokatuko ditu. Lehena, maiatzaren 12an, 15:30ean, Boli Kostaren aurka; eta bigarrena, 16an, ordu berean, Tunisiaren kontra. Partidak zuzenean ikusteko aukera egongo da RugbyPassTV kanalaren bitartez.