Domekara arteko epea dago Eguen Zuri argazki lehiaketarako lanak aurkezteko
Arrate Kultur Elkarteak XXVI. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Gaia “Aratosteak” da (argazkiek ez dute zertan Eibarko Aratosteeetakoak edo Eguen Zurikoak izan). Zuri-beltzean nahiz koloretan egindako argazkiak onartuko dituzte, egile bakoitzeko hiru lan gehienez. Irudiak JPG formatuan egon behar dira, eta eguenzuri2024@gmail.com helbidera bidali beharko dira, egilearen datuekin batera. Lanak bidaltzeko azken eguna otsailaren 25a da. Jarraian dauzkazue parte hartzeko baldintzak eta bestelako informazioa.
XXVI. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA
Baldintza orokorrak
Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
Modalitatea: zuri-beltzean nahiz koloretan, berdin da.
Lanak: gehienez 3 lan, egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak. Epaimahaiaren esku egongo da argazkiak banaka edo multzo gisa saritzea.
Aurkezteko formatua: irudiak JPG formatuan egon behar dira. Fitxategi bakoitzak ezin ditu 6 Megatik gora izan. Edizio lanean askatasun osoa dago.
Izen ematea eta bidalketa
Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo dira.
Argazkiak eguenzuri2024@gmail.com posta helbidean jasoko dira.
Argazkiak bidaltzeko azken eguna: otsailaren 25a, igandea, eguerdian.
Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiaren zenbakia eta izenburua.
Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib: 1_Muskerra.jpg ; 2_Kuku prakak.jpg...
Sariak eta sarien banaketa
Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak 20 aukeratuko ditu, eta horien artean 3 sari emango.
Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.
Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, martxoaren 7an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan.
Argazkiak erabiltzeko eskubidea
Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira, eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko. eskubide horiek uztearen truke, egileak inoiz ezingo du eskatu beste ordainsaririk, saritik aparte.
Erakusketa
Aukeratutako 20 argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO Topalekuan erakusgai izango dira, martxoaren 7tik 24ra, betiere parte hartze nahikoa bada. Era berean, hautatutako lanen egileek ezin izango diote uko egin erakusketan parte hartzeari.
Oharrak
Erakusketarako argazkiak ―saritu gabekoak― martxoaren 24tik aurrera jaso ahal izango dira Arrate Kultur Elkarteko bulegoan.
Helbide elektroniko bidez jasotako argazki eta datuak epe honetan deuseztatzeko konpromisoa hartzen du antolakuntzak. Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
Informazio gehiago
Bulegoan, 638284912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com posta helbidera idatzi.