Domekarako zuhaitz-landaketa antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak

Domekarako zuhaitz-landaketa antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak
2024/01/22 11:50
eta kitto!
Eibarko Baso Biziak elkartearen eskutik, domekan zuhaitz-landaketa egingo da, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Landaketa Eibarko Baso Biziak elkartearen lursailetan izango da, Haritzbakarraga mendi inguruetan, eta bertara joateko 10:00etan elkartuko dira, Saratsuegiko (Sautsiko) parkean. Animatuz gero, e-maila idatzi dezakezue eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera, izen-abizenak, adina eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia zehaztuta.

Bestalde, irteerari buruzko argibide hauek eman dituzte:

URA: Ekarri etxetik.

JANARIA: Hamaiketakoa gure kontu.

ARROPA ETA OINETAKOAK: Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.

ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Gure kontu.

IRAUPENA: Etxera itzuliko gara bazkaltzera.