Duintasuna elkarteak bilera eta elkarretaratzea egin zituen martitzenean
2015/11/26
00:00
eta kitto!
Duintasuna, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak Eibarren egin zuen hileroko bilera martitzenean, Arrate Kultur Elkartearen egoitzan. Betiko martxan, bileran hainbat gairen inguruan berbetan jardun zuten eta, amaitu eta jarraian, udaletxe parean elkarretaratzea egin zuten. Atzo Indarkeria Matxistaren kontrako eguna zela eta, gutxieneko pentsio duina ziurtatzea eskatzeko zabaldu zuten pankartaren aldamenean emakumeenganako indarkeriaren kontra daudela azaltzeko bigarren bat zabaldu zuten. Hurrengo hilean, lehen astelehenean berriro elkarretaratuko dira Donostia eta Errenterian, 11:00etan.