DYAk esker ona adierazi die maskarak egiten lagundu duten boluntarioei
2020/03/25
08:34
eta kitto!
Osasun zentroetan dagoen material eskasiari aurre egiteko herritarren kolaborazioa berebizikoa dihardu izaten egun hauetan. Atzo jakin genuen Udalak ehundaka maskara, eskularru eta bestelako osasun- eta higiene-material jaso zituela, Armeria Eskolan osasun langileek erabiltzen dituzten biserak hasi direla inprimatzen 3D inprimagailuekin eta norbanako askok euren etxeetan fabrikatu dituztela maskara batzuk (Neama Fawzyk bidalitako argazkian ikusten den bezala).
DYAk ere martxan jarri zuen maskarak egiteko ekimena eta erantzun bikaina jaso zuen. Beharrak asetu dituzte eta egindako lana banatzen dihardute dagoeneko. Hala ere, zera adierazi dute sare sozialetan: "momenturen batean jende gehiago beharko balitz, jakinaraziko dugu".

⚠ Maskarak josteari buruz:
Momentu honetan beharrak beteta daude. MESEDEZ behar-beharrezko deiak baino ez egin telefono lineak ez saturatzeko.
Beharra sortzen bada, eskaera ofizialki egingo dugu. ESKERRIK ASKO!@diariovascohttps://t.co/QjzsnSDJbA
— DYA Gipuzkoa (@DYAGipuzkoa) March 24, 2020