[EFEMERIDEAK] Abenduak 20
- Giza Elkartasunaren Nazioarteko Eguna
- Zimurtutako Alkandoraren Nazioarteko Eguna
1745. urteko dizienbriaren 20xan Juan Antonio Moguel Urkiza eskritoria jaixo zan Eibarren. Gurasuak Markiñakuak ziran: aitta, Juan Ignacio Moguel; eta ama, Gabriela Urkiza. Aitta Eibarren mediku eguala jaixo zan Juan Antonio. Handik urte bira Debara juan ziran bizi izatera. Bera abade egin zan eta letren munduan egin eban biharrarengaittik da ezaguna. Euskeraz eskribidu eban: euskera bizkaittarrian eta Gipuzkuako berbetan, batetik; bestetik, euskeriaren estudixo linguistikuak be egin ebazan. Nomenklaturak, tradukziñuak eta ipuiñetatik aparte, “Peru Abarca” da libururik ezagunena: XVIII. gizaldiko bigarren erdiko bizimodua jaso ez eze, berbetiaren eta historixiaren barri dakar. Kritikuak hori liburuori euskal literaturako lehelengo nobelia ete dan planteatzen dabe.