[EFEMERIDEAK] Abenduak 23
1883.an Orbea Hermanos arma fabrikiak patente bat eskatu eban errebolber tipo barri bat egitteko: Smith
2024/12/23
10:36
eta kitto!
1883. urteko dizienbriaren 23an Orbea Hermanos arma fabrikiak patente bat eskatu eban errebolber tipo barri bat egitteko: errebolberrari “Ona” izena ipiñi etsen, baiña “Smith” moduan be ezaguna izan zan, Smith & Wesson errebolberrekin traza haundixa ekelako. Orduan sasoiko patenterik inportantienetakua izan zan. Patentia etara ebelako, hogei urtian eurak bakarrik egin zeikiezen holako errebolberrak.