[EFEMERIDEAK] Abenduak 9
Genozidioaren aurkako Nazioarteko Eguna
2024/12/09
09:30
eta kitto!
- Korrupzioaren aurkako Nazioarteko Eguna
- Genozidioaren aurkako Nazioarteko Eguna
- Laikotasun eta Kontzientzia-askatasunaren Nazioarteko Eguna
- Ume eta Nerabe Langileen Duintasunaren Nazioarteko Eguna
1792. urteko dizienbriaren 9xan Konzejuan erabagi zan Arrateko jaixetan Kabildo bixak (herrikua eta elixakua) jan eta lo egitten eben lekua bota eta barrixa altzatzia: Francisco de Lizasok egin ebazan planuak; presupuestua 3.000 dukat ingurukua izan bihar zan. Martin de Gisasola Eskaregi agertu zan prest egitteko, 1794. urteko setienbriaren 8rako obria amaittuta egongo zala berbia emonda, obria hasittakuan 8.000 errial eta bota bihar eban etxiaren materixala emotekotan. Gero, urtian, zortziko dobloi barrixak eta batutako limosniak emotia eskatzen eban. Konzejua konforme geratu zan, eta eskritturak halan egin ziran.