[EFEMERIDEAK] Irailak 1

Istiluak manifestazio komunistan
[EFEMERIDEAK] Irailak 1
2024/09/01 09:30
eta kitto!

1934. urteko setienbriaren 1ian manifestaziño komunistia egon zan Eibarren. Ez zan demandarik falta izan: Maria Anjela kalian harrixak bota etsezen Baglietto alargunaren eta seme-alaben dendiari, eta denda barrutik hiru tiro jaurti zittuen. Bala batek Andres Zanguitu jo eban, aurpegixan. Candido Muñozen botikiari be zezoer egin zetsen, eta botikarixuak amniakua bota etsen. Poliziakuak errebolber bana kendu etsen Santiago Bagliettori eta Muñozi. Baglietto juezera eruan eben.

 

Iturria: Ego Ibarrak kaleratutako Nerea Areta Azpiriren "Eibarko Efemeridiak" liburua