[EFEMERIDEAK] Irailak 11
1908. urteko setienbriaren 11n Victoria Eugenia Erregiñia eta bere gizon Alfonso XIII.a Eibarrera etorri ziran; bide batez, Isasiko etxian egon ziran, bertako Markexiari kaso egittera, saludatzera.
Eibarren, Euskal Jaixak zirala, eta Arte eta Industrixetako esposiziñua eguan montauta, alondigan. Gaiñera, errege-erregiñak etozelako, herrixa be apropos adornauta eguan: Estaziño kalian, esaterako, arku dotoria ipiñitta eguan; etxietako balkoietan, fabrika eta taillarretako bentanetan eta, adornuak ipiñitta eguazan... Musikia joten ebizan kalietan; eta txapliguak sarri botatzen ebezen.
Holan izan zan bisitia: atsaldeko 5etan allegau ziran erregiok, autuan. Urkuzuko zubixan, han inguruko bihargiñak eguazan batuta, erregiok ikusteko; Grabadores kalian, gobernadore zibilla zan Velilla de Ebro-ko markesak eta Kortietako Bergarako diputadua zan Roque Garciak saludau etsen; handik, Estaziño kalera juan ziran. Han, autotik bajau, eta herriko agintarixak eta beste personaje batzuk egon ziran eurekin: Isasiko markesia eta bere famelixia, “la Unión y del Real”-eko kondiak, eta Santa Cruz-eko markesa, bestien artian.
Musikia eta Dantzari-txikiak konparsia aurretik ebela, alondigako esposiziñora jo eban komitibiak. Han, organizaziñoko presidentia zan Toribio Zulaica eta bokalak eguazan zain. Erregiak lokalian sartu ziranian, seikote batek “marcha real”-a jo eban, eta erregiñiari lorak erregalau etsezen. Esposiziñoko zati danak ikusi ebezen, eta bai gustora geratu be Eibarko bihargiñen biharrekin. Orbea etxiak errebolber oszilante bat erregalau etsan.
Ondorik Aiuntamentuan piskolabisa euki eben. Erregiñia Isasiko palazixora juan zan, bertako markesiak inbitauta; eta, beranduago, erregia be bai. Parrokixan egon ziran gero: kanpaiak eta martxa reala jo ebezen sartzerakuan. Atsaldeko sei t’erdietan juan ziran barriro Donostiara.