[EFEMERIDEAK] Irailak 13
Niceto Alcalá Zamora Republikako presidentia izan zan Eibarren 1932an
2024/09/13
09:30
eta kitto!
1932. urteko setienbriaren 13an Niceto Alcalá Zamora Republikako presidentia izan zan Eibarren. Hauxe esan eban beste gauza batzuen artian: “Si San Sebastián fue la cuna de la República, aquí pasó la infancia, aquí dijo sus primeras palabras y, por tanto, nació”. Ekitaldixa amaitzerakuan, Indalecio Prietok musika bandako direktoriari “Gernikako Arbola” joteko eskatu etsan.
Aiuntamentuak erregalu batzuk egin etsazan. Beste gauza batzuen artian, herriko lagun danen izenian bost kopin banderiarekin: “¡¡Gora gora Alcala Samora!!” ipintzen eban.