[EFEMERIDEAK] Irailak 15
- Demokraziaren Nazioarteko Eguna
1932. urteko setienbriaren 15ian Espaiñako Republikako presidentiak, Alcalá Zamorak, Eibarko herrixak erregalautako luma batekin Kataluñako estatutuko legia firmau eban Donostian. Presidentiak hau esan eban: “Tengo la inmensa satisfacción de anunciar que, con esta pluma, regalo de la industriosa ciudad de Eibar y símbolo del trabajo y de las tradiciones guipuzcoanas, acabo de autorizar la promulgación del Estatuto de Cataluña”.
Eta hamabi urte lehenago, 1920. urteko setienbriaren 15ian, pistoleruen bandak suzko armak erabiltzen zittuelako, Real Orden bat izan zan, fabrikaziñuan eta erabiltzeko lizenzixetan kontrol zorrotzak egitteko agintzen. Hori erabagixori Eibarko betiko industrixiandako gogorra zan. Gaiñera, Eibarrera ez eze, armagiñan jarduten eben beste herrixetara, bai Gipuzkua, bai Bilbo aldietan, inmigraziñua geratu, eta emigraziñua eta parua ekarriko eban. Horregaittik, bihargiñak, noiz amaittuko ete zan jakin barik, huelgan aurrera segitzeko erabagi eben.