[EFEMERIDEAK] Irailak 28
- Itsasoaren Munduko Eguna
- Amorruaren Munduko Eguna
1794. urteko setienbriaren 28xan Konzejua Kontadorekua etxian batu zan. Han ziran Juan Bautista Mendizabal alkatia, erregidore bi eta herriko 85 lagun. Erregiari, Duque de la Alcudiari emondako kopixa baten bittartez, frantsesen aurrian eibartarrak zelan portau ziran jakiñian ipintzeko erabagi eben. Aitzen emon ebezen beste kontu batzuen artian, relijiño katolikua, erregia eta patria defenditzen beti izango zirala fidelak; horregaittik, Eibarren tokatzen ziran Terzixo danak fronterara lehelengotik bialduta eguazan oso-osorik, eta Arma Fabrikan biharra egitten ebenen lekuan beste herriko batzuk juan ziran. Hortik aparte, herriko bezino eta moradore danak armak hartu zittuezen, guardixak eta zentinelak egitteko; harrapatzen zittuen espiak eta susmua sortzen ebenak Ermuan eguazan Bizkaiko Kopnpaiñixen komandantiarengana eruaten zittuezen. Gaiñera, Elgoibartik 80 lagun eskatu zittuezen eta, harako bidian, Sasiolan frantses bat harrapau eben. Frantsesak Elgoibarreraiñok sartu zirala jakin ebenian, eibartarrak defensia lehengua lako bi haundittu eben eta, frantsesak agoztuan Eibarren zelako triskantzia egin eben ikusitta, errukixa hartu eta herrixari lagundu zeixon eskatzen etsen eibartarrak.