[EFEMERIDEAK] Irailak 3

Placido Zuloaga alkatetzatik kanpo
[EFEMERIDEAK] Irailak 3
2024/09/03 10:39
eta kitto!

1885. urteko setienbrian 3ko jardunian irakorri zan Gobernadore zibillaren ofizixo-karta batek hala aintzen ebalako, Placido Zuloaga bere alkatetzako kargutik kendu egin eben, prohibiduta egon arren, Unzueta-Jauregi palazixuan lagun batzueri bertan kuarentenia gordetzen laga etselako. Lehelengo tenientia zan Jose Cruz de Echeverriak hartu eban bere puestua, hurrengo lau urtietarako luzatuko zana.

 

Iturria: Ego Ibarrak kaleratutako Nerea Areta Azpiriren "Eibarko Efemeridiak" liburua