[EFEMERIDEAK] Irailak 7

Ilegorriaren Munduko Eguna
[EFEMERIDEAK] Irailak 7
2024/09/07 09:30
eta kitto!
  • Zeru Urdinaren aldeko Aire Garbiaren Nazioarteko Eguna
  • Hirugiharraren Nazioarteko Eguna
  • Bizarraren Munduko Eguna
  • Ilegorriaren Munduko Eguna

1934. urteko setienbriaren 7xan ixa Aiuntamentu osuak dimitidu egin eban, bai alkatiak bai konzejalak, Carralek, Bustinduik eta Cortazar-ek izan ezik, Konziertu Ekonomikuari ezin etselako eutsi, ezta herrixaren autonomixiari be. Hor igertzen zan Madrilgo Gobernuarekin gauzak ez joiazela ondo: ezkertixak ez eben nahi eskumakuekin burua bat egitterik eta Partidu Radikala maietzian banandu egin zan; junixuan, Kataluñan bi hillabete lehenago aprobautako “Ley de Contratos de Cultivo” anulau egin eben; eta Euskadin, “los nacionalistas vascos, sobre todo en Vizcaya, también se colocaron en actitud de franca oposición al Gobierno, debido a la paralización de los trámites del estatuto y la supuesta invasión de los Conciertos Económicos por un proyectado Estatuto del Vino”. Aiuntamentuak dimitidu ostian, bere lekuan gobernadore zibillak Komisiño Gestoria ipiñi eban, radikalekin, monarkikuekin eta tradizionalistekin.