[EFEMERIDEAK] Urriak 12

Kultur Dibertsitatearenganako Errespetuaren Eguna
[EFEMERIDEAK] Urriak 12
2024/10/12 09:30
eta kitto!
  • Arrautzaren Munduko Eguna
  • Kultur Dibertsitatearenganako Errespetuaren Eguna

1738. urteko oktubriaren 12ko agirixan, “Gremio y labor de hierro”ko lagunak Konzejuan presentautako memorixal bat agiri da: “Glorioso” San Martin eta Santa Lucia patrono zirala, Parrokixan Hermandade bat fundatzia gura eben, eta permiso eskian joiazen, Hermandadia sortu, eta lehendik eguan “Santisima Vera Cruz” Hermandadiarekin bat egittia gura eben, kondiziño batzuekin: euren lanparan, Misererienian, eta altaran, domekero, jaixegunetan eta adbokaziñoko Santuaren egunetan, luminarixa edo argixa ipintzia; eta bestia, eskatzen ebena, euren ondorengo edo hurrengueri, alkatiari eta kura parrokuari batzen zan limosnia eta Kofradixianak ziran gauza guztiak erakustia. Konzejuak halantxe emon eban bere baietza.