[EFEMERIDEAK] Urriak 13

Bularretakorik Gabeko Eguna
[EFEMERIDEAK] Urriak 13
2024/10/13 09:30
eta kitto!
  • Hondamendi Arriskuak Gutxitzearen aldeko Nazioarteko Eguna
  • Bularretakorik Gabeko Eguna
  • Trajez Janzteko Nazioarteko Eguna

1844. urteko oktubriaren 13an Aiuntamentuak Eibarrera ekarri ziran Arma Fabrikako atal danak etxe baten ipintzia erabagitta, dirua jirau bihar eban: ardau azunbrian inpuestua bi kuartotan altxatzia erabagi zan, bihar zan beste diru batu artian. Horrekin batera, eta kondiziño moduan, jendiari prohibidu egin jakon Olarriaga, Elizarga eta Azurzako benta edo ardandegixetara juatia ardau edatera, juandako lagun bakotxari 10 errialeko multia ipiñi jakon gaiñera: herri osuak emon eban visto buenua (jendia juan egitten zan halanda be; baitta multak ipiñi be). Beste generueri zelako inpuestua ipiñi be, tratau zan orduko jardunian.