[EFEMERIDEAK] Urriak 14

Organo, Ehun eta Trasplante Donazioen Munduko Eguna
[EFEMERIDEAK] Urriak 14
2024/10/14 09:30
eta kitto!
  • Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna
  • Normalizazioaren Munduko Eguna
  • Organo, Ehun eta Trasplante Donazioen Munduko Eguna
  • Inprobisatzailearen Munduko Eguna

1934. urteko oktubriaren 14an hil zan Matias Viteri “Biteri Txiki” guardia zibillak insurrekziño egunian egin etsezen disparuengaittik. Disparuak Milloitxuaren etxe ostian izan ziran (gaurko Txomo ingurua), Biteri oillueri jaten emotera joiala. Entierrua bixamonian izan zan eta jendetza haundixa juan zan, Eibarren gizon famaua zalako: konzejala izandakua zan Primo de Riveraren diktadura sasoian.
Eta Urkiko kanposantuan insurrekziñoko materixala topau eben, bi tunbatan sartuta: bata zabalik eguan eta bestia itxitta. Bonbak, eta bonbak egitteko materixala eguan han gordeta. Famelixa baten panteoi egin barrixa zan.