[EFEMERIDEAK] Urriak 15
- Eskuak Garbitzearen Munduko Eguna
- Baserri Munduko Emakumezkoen Nazioarteko Eguna
1934. urteko oktubriaren 15ian ipiñi eben Eibarko Aiuntamentuan Komisiño Gestora barrixa, lehengo alkatiaren eta konzejalen lekuan: horrek gehixenok edo karzelan edo hanka eginda eguazan. Eibarko jefe militarrak, Fister-ek, egin zittuan reunixuak zeintzuk izan Gestorakuak. 1931 urtian konzejal urten eben zazpi lagun jarri ziran: Izquierda Republikanako lau eta Partidu Radikaleko hiru. Lehen eguazan hamar konzejal sozialistak eta nazionalista bakarra inhabilitatuta eguazan, eta Jacinto Alberdi republikanua hilda eguan. Aiuntamentua osotzeko, ba, lehengo zazpi republikanuetatik aparte Gobiernuak herrixaren alde biharra egin eben persona famauak jarri zittuan, politikamentian iñori lotu bakuak. Honek ziran barrixok: Leonardo Aranzabal pelotari izandakua, Paciano Arosa Orbeaneko bihargiña, Gil Moreno bihargiña, Guillermo Guridi eskupeterua eta industriala, Cecilio Unzeta pelotari izandakua, Patricio Achotegui industrial ortopedikua, Angel Perez Hernandez Errastiñeko modelistia, Bonifacio Larrañaga bihargiñen enkargaua eta Pablo Aguirre Azitain aldeko basarrittarra. Alkate Domingo Cortazar Jimenez lerrouxistiak urten eban. 1936era arte egon zan hori aiuntamentuori.