[EFEMERIDEAK] Urriak 21
Etorkizunera Itzultzeko Eguna
2024/10/21
09:30
eta kitto!
- Energia Aurreztearen Munduko Eguna
- Etorkizunera Itzultzeko Eguna
1823. urteko oktubriaren 21ian Gabriel Benito de Ibarzabal 30 ordutan Madrilgo “Superintendencia de Vigilancia del Reino”-n deteniduta euki eta gero, libre laga eben “a fin de que sea útil al Estado continuando en la Dirección de su fábrica de armas de Eibar”. Dana dala, 8.000 errial pagau bihar izan ebazan.
Zegaittik detenidu eben? Frantzian eguala, Toledoko Arma Fabrikako Junta Ekonomikotik deittu etsen, konferenzixa-berbaldixa emon zeixen arma barri batzuren gaiñian, eta arma suministruarekin aurerantzian be segitzeko; eta bueltan, Madrillen pasaportia bisatzen eguala, baezpadako konportamentua edo ikusi etsen, eta horregaittik detenidu eben: nahikua pueba ezian, juaten laga etsen, hurrenguan ondo portatzeko esanda.