[EFEMERIDEAK] Urriak 29

Unzagako Casa del Pueblua inaugurau zan 1916xan
[EFEMERIDEAK] Urriak 29
2024/10/29 09:30
eta kitto!

1916. urteko oktubriaren 29xan Unzagako Casa del Pueblua inaugurau zan. Orduan Indalecio Prietok egin eban berba, erderaz; Aquilino Amuateguik, euskeraz; eta Leon Jouhaux-ek Frantziako CGT-ko sekretarixuak, frantsesez. Etxeko bibliotekia zabaltzeko diskursua Unamunok bota eban hurrengo baten. UGT-n sindikatu metalurgikuak hantxe eukan bere etxia: hasi ofizixuetatik, manufakturara, fabrikaziñora, “gremixo” eta soziedadien ondotik, sindikatuak etorri ziran. Izan be, Federaziño Obreruan sartuta eguazan ixa danak gero UGT-ko “Sindicato Metalúrgico”-kuak egin ziran.