[EFEMERIDEAK] Urriak 3
- Mosketariaren Nazioarteko Eguna
1913. urteko oktubriaren 3an Eibarren asanbleia egin eben Gernikan Esperanza y Unceta taillarrian huelgan eguazenendako dirua batu eta hara bialtzeko, huelgan segidu ahal izan zeixen. Ezkerreko partiduak eta nazionalistak juntau ziran orduan.
Dirua batu eta handik hiru egunera Akilino Amuategi eta Enrique de Francisco juan ziran Gernikara diruori eruatera. Taillarreko ugazabak han inguruko jendia hartzen eben, eta azkenian eibartarrak “erabaki insolitua hartu eben. Eibarrera itzuliko ziran etorri ziran bezala. Trenak hamabost bagoitan altzari, trepetxu eta gaiñerakuak ekarren, beste lautan grebalariak eurak famelixekin etortzeko. Aurretik, sindikatutik urtenda ziran estandartia buruan eta kantuan Gernikan zihar geltokiraiño, gernikar askok txalotzen zetsela”. Eibarren be ondo hartu zittuen, pankarta eta txapliguekin. Holan “lau hillebeteko abentura gernikarra amaitturik geratu zan. Ez oso-osorik. Izan be, eta honek eibartar haien adoria erakusten desku, bi hillabete gero, beste armagin batzuk itzuli ziran Gernikara, euren lanbidia erakutsi eta enpresa barri bat abian jartzera: Alkartasuna izenekua, “Alkar” pistolia egingo ebana.