Ego Gain eta Urkizuko parkeetan zinbili-zanbulu berriak ipintzeko lanak hasi dituzte
2017/02/28
16:13
eta kitto!
Ego Gain eta Urkizuko parkeetako zinbili-zanbuluak aldatzen hasi dira. Zerbitzu sailak hala eskatuta, udaltzainek zinbili-zanbuluak erabiliko dituzten herritarren artean galdetzen ibili dira, nahiago dituzten jokoak zeintzuk diren jakiteko eta, horren arabera, parkeetarako zinbili-zanbuluak aukeratzeko. Jasotako iritzi eta erantzunak kontuan izan eta gero, Ego Gainen 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat prestatutako jolasgunea prestatuko dute, orain dagoen toki berean, baina luzeera bikoiztuta eta ipiniko dituzten ziburu-zaura eta bestelako joko guztiak itsas-gaiei lotutakoak izango dira. Urkizuko parkean, berriz, adinaren araberako gune bi bereiziko dituzte: batean 2 eta 6 urte bitartekoentzat egokiak diren jokoak egongo dira eta bestean, berriz, 4 eta 12 urte bitartekoek jolasean ibiltzeko modukoak. Parke bietan joko berriak ipintzeko lanak Urbabil 2000 SL enpresari esleitu zaizkio, 90.000 eurotan (BEZ barne), hasieran aurreikusitakoa baino 30.000 euro merkeago. Sei asteko epean amaituko dituzte lanak.