Ego Ibarrak Eibarko ermiten inguruko ahozko testigantzak eta irudiak batuko ditu
2020/06/05
09:29
eta kitto!
Ego Ibarra batzordeak Salbadore, Akondiako San Pedro, Santakurutz, San Martin, Maala eta Sandroman auzoetako ermiten inguruko ahozko testigantzak eta irudiak batuko ditu aurten. “Nola ez, Aginagako San Migel elizatea eta santutxuak ahazteke”, zehaztu dute.
Eibarrek hainbat ermita eta eliza izan ditu historian zehar, baina, zoritxarrez, horietako asko galdu egin dira: Orbeatarren elizatxoa (1927koa, Urkizun); Errebaleko komentua (1602); Isasiko eliza (1597), gerratean galdutakoa; Azitaingo San Rafael (1927); Untzagako San Juan (1556); San Esteban (1620, Barrenkalean zegoen; santuaren irudia Arraten dago); Santa Ines (1550, hango erretaula San Andres parrokian dago); Elexalde (Aldatze ikastetxea dagoen lekuan); Urkiko San Lorentzo (1610); Ibarkurutzeko ermita (1694). Betiko galdu den erlijio-ondarea asko denez, Ego Ibarrak proiektu hau jarri du martxan.