Egogain Borroka Eguna deitu dute biharko, egun osoko egitarauarekin
2019/04/09
10:59
eta kitto!
Biharko borroka eguna deitu dute Egogain Gerontologia Zentruko langileek eta egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte: 10:00etan gosari autogestionatuarekin hasiko dute eguna eta, ordu erdi geroago, info-puntua zabalduko dute; 11:00etan inguruak apaintzeko pankartak eta kartelak ipiniko dituzte eta 12:00etan prentsaurrekoa egingo dute eta 14:30ean kontzentrazioa (Amañako biribilgunean eta Egogainen). Ondoren, 15:00etan, bazkari autogestionatua hasiko da eta 16:00etan, berriz, kafe-tertulia; 17:30ean Korrikarako material prestaketarekin hasiko dira eta, amaitzeko, 18:30ean txokolate-jana eta karaokea egingo dituzte.
![egogain-borroka-eguna.jpg egogain borroka eguna](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/egogain-borroka-eguna.jpg/@@images/image-0-1887a81265f867eb31a03c7c8010d3d4.jpeg)
![egogain-borroka-eguna.jpg egogain borroka eguna](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/egogain-borroka-eguna.jpg/@@images/image-0-1887a81265f867eb31a03c7c8010d3d4.jpeg)