Egogain eta Isasi lotuko dituen igogailua martxan jartzeko proiektua garatuko dute

El Corte Ingles itxi zutenetik zerbitzuz kanpo egon da gaur egun bertan dagoen igogailua
Egogain eta Isasi lotuko dituen igogailua martxan jartzeko proiektua garatuko dute
2024/12/04 16:41
eta kitto!

Urte berriarekin, aurrekontuak onartzen dituztenean, Eibarko Udalak Egogain eta Isasi kaleak lotzeko igogailua jartzeko proiektua egitea enkargatuko du.

Gaur egun, Armeria Eskolaren alboan igogailu bat dago dago, El Corte Ingles itxi zutenetik zerbitzu kanpo egon dena, baina ez dago ziur hori martxan jarriko duten edo beste berri bat jarriko dute. “Ez dakigu kale biak oraingo igogailuaren bidez bakarrik lotuko diren, haren altuera handituta, edo ibilbidea osatzeko beste igogailu bat jarri beharko den. Enkargatuko dugun proiektuak argituko digu hori. Azpimarratu nahi dut, era berean, Isasi kalera irtengo dela Armeria Eskolaren eta La Salle Ikastetxearen arteko lorategi ingurutik. Izan ere, duela zenbait astetatik hona, dagozkion kudeaketa-lanak egiten ari gara Eusko Jaurlaritzaren espazio hori erabiltzeko aukera izateko, eta erabilera publikoa izateko”, azaldu du Jon Iraola alkateak.

 

(Argazkia: Eibarko Udala)