Egogain Gerontologia Zentruko langileek lan baldintzen eta nagusien eskubideen aldeko mobilizazioekin jarraituko dute
2018/12/18
16:43
eta kitto!
Aurreko asteko mobilizazioen harira, Egogain Gerontologia Zentruko langileek euren lan baldintzen eta zaintzen dituzten nagusien eskubideen aldeko borrokak aurrera dirauela eman dute aditzera eta informazio puntu gehiago sortuko dituzte: bihar (abenduak 19) goizeko 10:00etatik 12:00etara Untzaga plazan (herritarrei informazioa banatzeko eta inplikazioa eskatzeko); eta 18:00etan Egogaineko atarian (kasu honetan, senideekin bilera dagoela aprobetxatuz, senideak informatzeko eta inplikazioa eskatzeko), arratsaldeko 17:30etik hasita 19:00ak arte. Horrez gain, ondorengo ekintzetan "mobilizazioen intentsitate maila" handituko dutela iragarri dute.