Eguaztenean hasiko da XXIV. Musikaldia
2016/10/31
13:24
eta kitto!
Eguaztenean abiatuko da XXIV. Musikaldia - 48. Tolosako Abesbatza Lehiaketa Eibarren, 20:30ean Coliseoan hasiko den Taipei Youth Choir (Taipei, Taiwan) abesbatzaren emanaldiarekin (3 euro). Nie Yen-Hsiangek zuzentzen duen ganbera abesbatza 25 emakumek eta 20 gizonek osatzen dute.
Taipeiko Gazte Abesbatza (TYC) 2010ean sortu zen. Taipeiko Gizonezko Abesbatzaren arte- eta koru-zuzendariak sortu zuen, Nie Yen-Hsiangek. Etorkizunerako dituen asmoen artean, musika koralean etengabe aurrera egitea espero du TYCk, baita Taiwaneko arte eta kultura korala sustatzea ere, gogo biziz musika koralaren kalitate hoberena erakutsiz.
Azaroak 3an, berriz, Discantus Vocal Ensemble (Budapest, Hungaria) abesbatzaren txanda izango da (20:30ean Coliseoan, 3 euro). Peter Mészáros-ek zuzendutako ahots taldea (6 emakumek eta 6 gizonek osatutakoa) 1996ko udazkenean sortu zen, Budapesten; 2003 urtetik hona, Peter Mészárosek zuzentzen du. Abesbatzaren helburu nagusia Berpizkunde berantiarra eta Barroko goiztiarreko erlijio-musika korala dira. Errepertorioak, horrez gain, barne hartzen du aro horietako musika sekularra eta, ahots taldearen tamaina eta abeslarien trebetasunak direla medio, baita XX. mendeko obretako eta obra garaikideetako piezak ere. Kide gehienek musikako eta ahots-ikasketetako gradua dute; hala, nolabaiteko bikaintasuna ematen dio Discantusi.