Eguaztenera arte itxita egongo da saihesbidetik Estaziñora bitarteko errepidea
2020/06/15
12:22
eta kitto!
Gaurtik hasita eta ekainaren 17ra arte, Eibarko saihesbideak Estaziño kalera duen irteera itxita egongo da, bariantea eta N-634 errepidea lotzen dituen bidegurutzean zabalkuntza-junturak konpontzeko lanengatik. Gaur goizean hasi dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean egingo diren beharrak eta ekainaren 17rako, 20:00etarako amaitzea dago aurreikusita. Bien bitartean, Donostia-Bilbo norantzan doazenei Azitain-Barrenako irteerak erabiltzea gomendatu dute eta kontrako norantzan doazenei, berriz, Otaola-Unibertsitatekoa.