Eguaztenetik barixakura zabalduko dute Udako Merkealdien Azoka

Eguaztenetik barixakura zabalduko dute Udako Merkealdien Azoka
2023/07/14 19:40
eta kitto!
Eguaztenean, goizeko 09:45ean inauguratuko dute Udako Merkealdien Azoka Eibar Merkataritza Gune Irekiko eta Udaleko ordezkariek. Hiru egunetan egongo da martxan azoka Toribio Etxebarria kalean, barixakura arte, eta egun osoan zabalduko dute, 10:00etatik 20:00etara. Oraingo honetan 31 dendek hartuko dute parte: horietako 20 karpetan egongo dira eta beste 12 dendarik beraien saltokietan egingo dituzte eskaintza bereziak. Kalean saltokia jarriko dutenak Bambi, Beittu, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Hartara, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi,  Kopiña, Moapics, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Pissa, Txukuna eta Zorionak ludoteka. Eta eskaintzak dendetan egingo dituztenak Askasibar, Cedry, Comercial Zabala, Federopticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Twins, Vieco eta Zentral Optika dira.

Euskeraz Primeran!

Bestalde, beste edizioetan bezala, …eta kitto! Euskara Elkarteak ere hartuko du parte, Euskeraz Primeran! kanpainarekin, herritarren artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Mahaia Birjiñape tabernaren parean ipiniko dute eta, gerturatzen direnei, ostalaritzako hiru elementu identifikatzeko eskatuko zaie, asmo horrekin eramango duten posterrean. Trukean poltsa bat oparituko diete eta, gainera, EMGIaren 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izango dute, azken egunean egingo den zozketan.

factoring-etakitto