Eguen Zuri lehiaketako sariak banatu dituzte
2015/04/01
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, apirilak 1) banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XVIII. Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak. Felipe Loiola, Juan Antonio Palacios eta Aniaiz Ariznabarretak osatutako epaimahaiak hala erabakita, lehen saria Jon Jimenezek jaso du, "Praileen hamaiketakoa" izenburuko lanarengatik; bigarren saria, berriz, Maite Beistegik eskuratu du "Drag queen" argazkiarekin eta hirugarrena Einer Rodriguezentzat izan da, "Truji" izenburukoarekin. Aurtengo edizioan hamabi partehartzaile izan dira eta guztira 38 lan aurkeztu dituzte. Saritutako lanak zein lehiaketara aurkeztutako beste batzuk gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai egongo dira, apirilaren 12ra arte.