Eguenean “La loca historia del Siglo de Oro” antzeztuko dute Antzerki Jardunaldietan
Lanak Espainiako garai historiko baten errepasoa egiten du, gaurkotasuna duten gai batzuk eszenaratuz
2025/03/04
16:36
eta kitto!
Etzi Extremadurako La Escalera de Tijera konpainiak “La loca historia del Siglo de Oro” antzezlana aurkeztuko du Coliseon, 19:00etatik aurrera. Zirkoa eta antzerkia biltzen dituen lanak ordu eta erdiko iraupena izango du eta, Javier uriarteren zuzendaritzapean, Lola Sanchez, Dani Jaen, Roberto Calle eta Cristina Zarandieta antzezleen parte-hartzea izango du.
Lanak Espainiako garai historiko baten errepasoa egiten du, gaurkotasuna duten gai batzuk eszenaratuz. Guztia lengoaia bisual eta estetiko berezi batekin. Testu klasikoei keinu-antzerkia, clown-a, zirkoa, umorea eta zuzeneko musika gehitzen zaie, betiere historia zoro baten narrazioaren zerbitzura. Bi mende hartu zituen Espainiako historia marrazten duen bidaia.