Egun argitsua, gau euritsua

Hego-haizea izango dugu goizen eta arratsaldean iparraldekoa sartuko da
Egun argitsua, gau euritsua
2026/03/05 10:26
eta kitto!

Hodeiak eta ostarteak; arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira. Arratsalde-gau partean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu.

Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldearen hasieran iparraldera aldatuko da.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.