Egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira

Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da
Egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira
2026/05/19 10:46
eta kitto!

Zerua partez hodeitsu egongo da, eta goi-hodeiak nagusituko dira. Egunaren bigarren partean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua tarteka hodeitsu egongo da.

Egunaren hasieran eta amaieran hego-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa.

Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.

 

Iturria: Euskalmet