Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egingo ditu
Haize bolada gogorrak egongo dira
2026/05/08
09:06
eta kitto!
Goizaldean hodeitza handituz joango da eta zerua oso hodeitsu geldituko da; arratsaldean bero-hodeiak nagusituko dira. Egunaren bigarren partean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak egingo ditu eta baliteke zenbait lekutan handiak izatea eta txingorra egitea.
Hego/hego-ekialdeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da ahul-bizi.
Tenperatura maximoak gutxi igoko dira.
Iturria: Euskalmet