EGURALDIA | Ekaitzak arratsaldean, txingorra eta guzti

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
EGURALDIA | Ekaitzak arratsaldean, txingorra eta guzti
2024/06/18 10:07
eta kitto!

Zerua hodeitsu egongo da eta arratsalde-gau partean ekaitzak jo dezake eta zaparradak mardulak izan daitezke, txingorra eta guzti.

Haizea aldakor ibiliko da, egunaren bigarren partean iparraldekoa nagusi.

Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet