EGURALDIA | Euria egingo du, batez ere egunaren bigarren partean
Haize-bolada gogorrak ibiliko dira
2026/01/26
09:33
eta kitto!
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, batez ere egunaren bigarren partean.
Eguneko lehenengo orduetan mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; goizaldean indarra galduko du eta goizean hego-mendebaldekoa nagusituko da. Egunaren bigarren partean hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.
Tenperatura gutxi igoko da.
Iturria: Euskalmet