EGURALDIA | Euria egingo du noizbehinka

Tenperaturan ez da aldaketa handirik egongo
EGURALDIA | Euria egingo du noizbehinka
2024/12/04 10:18
eta kitto!

Zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du. Egunaren erdiko orduetan atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusi, egunaren amaieran hegoaldera aldatuko da.

Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da.

 

Iturria: Euskalmet