EGURALDIA | Prezipitazio txiki-ertaina egingo du
Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira
2025/12/19
10:50
eta kitto!
Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, zenbait tokitan ugaria izango da, bereziki egunaren bigarren zatian.
Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin goizaldean; eguerditik aurrera ipar-osagaira aldatuko da, ahul-bizi, bolada gogor batzuekin.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez; egunaren bukaeran neurtuko dira. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet