EGURALDIA | Zerua hodeitsu egongo da eta zirimiria egin dezake
Tenperaturak behera berriz ere
2025/01/16
10:38
eta kitto!
Goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira. Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu goizean. Gauean hodeiak gutxitu eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Baliteke goizean eta arratsaldean zirimiria egitea.
Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, ipar-osagaia nagusituz; azken orduetan hegoaldetik finkatuko da.
Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira.
Iturria: Euskalmet