Eguzkia izango dugu lagun arratsaldera arte

Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira
Eguzkia izango dugu lagun arratsaldera arte
2026/02/27 09:49
eta kitto!

Goizean lanbroa eta lainoa agertuko idra. Hauts-gandua izan daiteke. Zerua hodei gutxirekin egongo da eta arratsaldetik aurrera hodeitza handituz joango da, bereziki arratsalde-gauean. Arratsalde-gauean euri txikia egingo du.

Hego-osagaiko haizea ahul-bizi ibiliko da, goizaldean bolada gogor batzuekin; eguerditik aurrera mendebal edo ipar-mendebaldera aldatuko da.

Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira.

 

Iturria: Euskalmet