EH Bildu pozik dago pandemian enpleguari eusteko eskainitako diru-laguntzek eman duten emaitzarekin
2022/07/05
09:23
eta kitto!
Eibarko Udalak, EH Bilduk eta PSEk lortutako akordioari esker, 572.500 euro bideratu zituen pandemia sasoian industria, komertzio, zerbitzu eta ostalaritza enpresek enpleguari eusteko egindako esfortzua saritzeko. Orain, ekimen horren emaitzak jaso dituzte eta EH Bildu pozik dago lortutakoarekin. “Pandemia garaian enplegua mantentzeko diru-laguntzak 140 industria, komertzio, zerbitzu eta ostalaritza enpresa onuradun izan ditu”, alderdiak dioenez.
Laguntza jaso duten 140 enpresek 3.500 eta 7.500 euro artean eskuratu dituzte. “Gainera, lagundutako enpresen gehiengoa enpresa txikiak izan dira. Hain zuzen ere, onuradunen %60a bost langile baino gutxiago dituzten enpresak izan dira”, zehazten dute EH Bildutik. “Pozten gara beraz, pandemia garaian igarotako une latzak zertxobait arindu ahal izanaz”.