EH Bilduk 31 zuzenketa aurkeztu dizkio PSE-ren 2024rako udal aurrekontu-zirriborroari
2024/01/16
18:00
eta kitto!
Eibarko EH Bilduko ordezkariek gaur goizean egindako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, gobernu taldearen 2024ko udal aurrekontuaren zirriborroari hiru milioi euro baino zertxobait gehiagoko balioa duten 31 atalkako emendakin egin dizkiote. Euskara, kultura eta jaiak; Ongizatea; Espazio publikoa; Etxebizitza eta gazteen emantzipazioa; Hezkuntza; Trantsizio energetikoa eta Sozioekonomia dira EH Bilduk azpimarratu nahi izan dituen gaiak. Negoziaketarako eta akordio batetara iristeko prestutasuna ere azaldu du EH Bilduk.
Agerraldian azaldu dutenez, 2024. urte honetarako 48.800.000 euro inguruko aurrekontu-zirriborroa aurkeztu du PSEk, “iazkoarekin alderatuz 1.600.000 euro gehiago”. Nabarmendu dutenez, Pertsonal eta Gastuen kapituluek izango dituzte igoera nabarienak, “eta, esaterako, Pertsonal Atalak aurrekontuen %33 suposatzen du”.
Hirigintza eta Obra saileko aurrekontuetan aurten ere jaitsiera eman da proposamenean, “ziurrenik aurreko urteetatik oraindik garatu gabe dauden proiektuak aurrera atera ezinean dabilelako Udal Gobernua. Deigarria da eskailera mekanikoen eta igogailuen mantenimendurako partida, izan ere, karga handia izaten jarraitzen du udal kutxarentzat. EH Bildutik aspaldi gabiltza eskilara mekanikoak igogailuengatik aldatzeko ordua dela esaten. 2023an aldaketa plana idaztea adostu genuen PSEkin, beraz, plana ausardiaz garatzeko ordua heldu da”.
Eibarko EH Bildu udal taldearen arabera, “2024ko aurrekonturako proposamenean berrikuntza handiegirik ez dagoen arren, aipatu nahi dugu urteetan EH Bilduk eskatu duen Pertsona Nagusien Teknikaria kontratatzea aurreikusten dela. Adierazgarria da ere, Urki auzoan 2023rako EH Bildurekin adostuta zuen hilerriaren txikitzeko proiektua aurten idatziko dela. Udal Gobernuaren proposamenean Mutiola parkea berriztea jasotzen da auzoko espazio publikoaren azterketa egin gabe. Auzoak espazio berri eta duinak behar ditu, eta horretarako lehenik espazio publikoa estrategikoki aztertu behar da, auzokideei hitza emanez, eta hori da hain zuzen ere guk proposatzen duguna”.
Bestalde, herriko haur parkeak berriztea EH Bildurekin adostutako akordioa dela gogorarazi nahi dute, “baita horietako batzuk estaltzea ere; era berean, Udal Gobernuari eskatzen diogu, hartutako konpromisoari jarraituz, haur parkeak diseinatzeko prozesu parte-hartzaileak abian jartzea. Sostoako parkean egindakoak hitzik gabe utzi gaitu, ez baita inondik ere adostutakoa”.
Bestalde, EH Bilduk behin baino gehiagotan egindako eskaera aurten betetzea espero dute: 40 urte eta gero, Kirol Patronatoa udalean integratu da, bertako zenbait langile udal langile izatea aurreikusi da”.
Hala ere, oso kritiko agertu dira azpikontratazio maila altua dela-eta: “Hainbat garbiketa lan, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta hezitzaileen zerbitzuek enpresa pribatuei esleituko zaizkie oraingoan ere. Etxez etxeko zerbitzua da zerbitzu azpikontratatu handiena, eta pasa den aurrekontuen partida antzekoa du. Nagusiki emakumeek burutzen dituzten oinarrizko lan guzti hauek publifikatzeko plan bat idaztea ezinbestekotzat jotzen dugu”.
Gazteria atalean, kanpo jarduera guztietaz arduratze azpikontratatutako enpresa bat izatea proposatu da, “eta aurrekontuetan igoera nabaritu da. EH Bilduk publifikazioaren alde egiten du, eta norabide horretan jarraituko du lanean”.
Bestalde, Eibarko udaltzaingoaren ereduaren inguruan hausnarketa eskatzen dute: “Herritik eta herritarrengandik gertukoa izango den udaltzaingoa nahi dugu, eta zentzu honetan Udalari autonomia handiagoa ematea beharrezkoa da. Horregatik, Eibarko udaltzaingoaren oposizio propiorantz urratsak emateko proposamena mahai gainean jarriko dugu”.
PSEk Torrekua jubilatu etxe izateko birgaitzeko proposamenaren harira, bestelako ereduaren alde egiten du EH Bilduk, horren ordez auzo-etxe intergenerazionala proposatuz: “Kontzeptu oso desberdinak dira, izan ere, hainbat txostenek ondorioztatu dute gaur egungo Jubilatu Etxeen eredua zaharkituta dagoela eta Torrekua eraikina jauzi kualitatibo bat emateko aukera ezin hobea dela uste dugu. Zaintza politiketan sakondu eta adin guztiei erantzuna emango dion auzo-etxea sortu nahi dugu”.
Ingurumenaren babesa eta hobekuntza atalean, harritu egin dira diru-partida jaitsiera nabaria dagoela ikusi dutenean: “Hori gutxi balitz, Ubitxako lur saila erosiko du, eta bertan aparkalekua egitea du helburu. Gure proposamena aisialdirako berdegunea izatea da, Eibarren horrenbeste behar ditugun gune berde horietako bat. Kontziente gara eibartarrok aparkatzeko dugun arazoaz, baina uste dugu alternatiba egokiagoak aurkitu daitezkeela. Adibide gisa, Eibarko fabrika hutsak aparkaleku gisa birgaitzea aztertzea, eta inolaz ere dauden berdegune urriak horretarako erabiltzea”.
Aipatutakoarekin batera, trantsizio energetikoa erdigunean jarri nahi dute, “gure energia garbia sortuz, ekoizle izanez, pixkanaka-pixkanaka oligopolio energetikoetatik aldentzeko eta herritarrei ere bide horretan laguntzeko lehen urratsa egin dugu Komunitate Energetikoa sortuz, eta orain, hau hedatzea dugu helburu. Ekoizle izan eta sortutako energia eibartarrekin banatzea, hori da bidea. Zentzu honetan eta energia eta erregai gastuetan eman den igoera geratzeko zein gutxitzeko hainbat proposamen egin ditugu”.
Gazteek emantzipatzeko dituzten zailtasunekin oso kezkatuta daudela ere esan dute: “Horregatik, PSEk proposaturiko aurrekontuetan arazo zehatz honi irtenbidea emateko diru sarrera bat egoteaz gain aurreikuspen bat egitea proposatzen dugu. Arazo larriek epe luzerako estrategiak behar dituztela argi dugu eta horietako bat etxebizitzaren arazoa da”.
Argitu dutenez, ekialdea biziberritzeko EH Bildu eta PSEren akordioan jasotako ekintzek aurrera jarraituko dute 2024an, “eta aurrekontu honen proposamenean, aurten, udalari dagokion trenbidearen trazatua estaltzearen ordainketa jasotzen da. Eta behingoz, Barrena eta Barakaldoko haur parkeak Urkizuko eskolako haurren parte-hartze ariketa bidez guztiz berrituko dira”.
Agerraldia amaitu aurretik, EH Bilduk negoziaketarako eta akordioetara iristeko bere prestutasun osoa azaldu nahi izan dio PSEren Udal Gobernuari: “Aurrekontuetan duten egiteko modua ezagutzen badugu ere, PSE-PNV koalizioa alegia, espero dugu orain arte izandako sintonia bera izaten jarraitzea eta akordioetara iristeko prestutasuna izatea. Argi gelditu zen azken haustenkundeetan herriak zer nahi duen, are gehiago esango dugu, guztion arteko adostasunetatik dator herriaren aberastasuna eta herritarrentzat onura, eta horretarako prest gaude. EH Bilduk bere ideologia politikoari jarraituko dio herritarrentzat eta hiriarentzat hoberena dena kudeatzen, guztion bizitza-kalitatea hobeago izan dadin, alegia”.

2024KO AURREKONTUARI EGINDAKO EMENDAKIN PARTZIALAK xehetasun gehiagorekin irakurtzeko HEMEN SAKATU.