Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan!
Eibarko Klub Deportiboak 100 urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko 59. Euskal Jaia berezia izango da. Eibarko dantzari eta txistulari guztiei, belaunaldi eta garai guztietakoei, dei egin diete datorren maiatzaren 26an, Euskal Jai egunean, plazan denok elkarrekin jarduteko.
190 dantzarik eta 30 txistularik eman dute izena dagoeneko. Dantzariek lehen hiru entseguak egin dituzte eta txistulariek egin duten lehena. Oraindik hiru hilabete falta dira eta beste zazpi entsegu egiteko aukera izango da, beraz, nahi duten guztiak batzeko aukera dago oraindik. Ehun bikote baietz Euskal Jaian dantzan! Oraindik ez baduzue izenik eman sartu lotura honetan eta bete inprimakia.
Iribasko ingurutxoa, Imotz eta dantza-soltea dantzatuko dira, eta nahi duenarentzat entsegu-egunak antolatu dira: zenbait ostegun, ostiral eta larunbatetan, norberak ahal edo nahi dituen egunetan etortzeko. Entsegu guztiak Errebalen izango dira.
- Otsailak 24, larunbata, 10:30.
- Martxoak 14, osteguna, 19:30.
- Martxoak 16, larunbata, 10:30.
- Apirilak 11, osteguna, 19:30.
- Apirilak 20, larunbata, 10:30.
- Maiatzak 4, larunbata, 10:30.
- Maiatzak 10, ostirala, 19:00.
- Maiatzak 17, ostirala, 19:00.
Txistulariak
Txistulariek, batetik, txistu-poteorako biribilketak joko dituzte eta, bestetik, dantzarako betiko kantuak. Entseguak Errebalen:
- Martxoak 14, osteguna, 19:30.
- Apirilak 11, osteguna, 19:30.
- Maiatzak 17, ostirala, 19:00.