Eibarko garbikuntzako langileak hitzarmen kolektibo bakar bat lortzeko borrokan ari dira

Garbitzaile guztientzat lan-baldintza berberak izatea eskatzen diote Udalari.
Eibarko garbikuntzako langileak hitzarmen kolektibo bakar bat lortzeko borrokan ari dira
2025/10/02 13:30
eta kitto!

ELA sindikatuak salatu duenez, “Eibarko Udalak hainbat alditan hitz eman du egoerari aurre egiteko neurriak hartuko dituela, baina orain arte ez du inoiz bere hitza bete”. Gaur egun azpikontratatutako enpresak Impacto eta Bedu Avata dira, adjudikazio berrien ostean arazoak berdina izaten jarraitzen du: bi enpresak baldintza ezberdinetan daudela. Hori onartezina dela salatu dute eta, beraz, garbitzaile guztiek baldintza berdinak izatea eskatzen diote Udalari. Hori lortu arte, borrokan jarraituko dutela adierazi dute. Gainera, langile guztiei eragiten dizkieten lan-baldintzak beraiek erabaki nahi dituztela gaineratu dute. Hauek dira aldarrikapen nagusiak: hurrengo urteetako soldata igoerak bermatzea; soldata arrakalarekin amaitzea; aldi baterako ezintasunean %100 kobratzea; eta aukera libreko egunak izatea.