Eibar: bizikletaren arkitektura” bisita komentatua egingo da bihar
2025/10/17
12:30
eta kitto!
Eibarko Armagintzaren Museoak eta Eibarko Udalak Eibar: bizikletaren arkitektura izenburuko bisita komentatua antolatu dute biharko (zapatua) eta hurrengo zapaturako (urriaren 25). Egun bakoitzean bi bisita egingo dira: 11:00etan gazteleraz, eta 12:30ean euskaraz.
Errebal Plazatik abiatuko dira biak. Bisita dohainik da, baina plaza kopurua mugatua denez (20 lagun gehienez) aurretik izena eman beharra dago, Armagintzaren Museora deituta (943708446) edo mezua bidalita (museoa@ eibar.eus).