Eibar-Elgoibar bidegorriaren proiektua onartu dute gaur eta lanak 2019ko udaberrian hasiko dira
2018/11/20
13:01
eta kitto!
Gaur eguerdian Miguel de los Toyos alkateak eta Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa sailburuak eman duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, Eibar-Maltzaga bidegorriaren proiektua onartu du gaur Diputatuen Kontseiluak eta, beraz, “bidegorria egiteko lanek ez dute atzera bueltarik. Proiektua gaur bertan onartu da eta laster aterako dira lanak lehiaketara. Argitaratu eta jarraian, hilabeteko epea egongo da eskaintzak aurkezteko. Gauzak horrela, lanak 2019ko udaberrian hasteko moduan izango dira”.
Agerraldian eman duten albistearekin oso pozik azaldu dira biak, eta alkateak Diputazioari zein Garmendiari proiektuarekiko erakutsi duten konpromisoa eskertu nahi izan die. Bidegorria egiteko lanak hasi ahal izateko prozesuak “oso luze” jo duela onartu dute, “baina lanek dauzkaten zailtasun teknikoek” eragindako atzerapena izan dela azaldu dute. Izan ere, bidegorriak ia 2 kilometro izango dituen arren, ibilbidean oztopo ugari daudenez, horiei aurre egiteko lanak “oso konplexuak” izango direla aurreratu dute: “Besteak beste, bost pasarela eraiki beharko dira bidegorria erreka bien zein trenbidearen gainetik eraiki ahal izateko eta inbertsioa ere oso handia izango da”.
Izan ere, gaurko bilkuran onespena jaso duen Azitain-Maltzaga (Eibar) bizikleta eta oinezkoentzako bidea eraikitzeko proiektuak 5.171.494 euroko aurrekontua dauka. Diputatuen Kontseiluak lanak egiteko baldintza administratibo berezien agiria onartuta, “erantzuna eman die jendaurreko informazio aldian aurkeztutako alegazioei. Proiektua aurtengo irailean idatzi da, eta bertan jaso dira URA Uraren Euskal Agentziak egindako oharrak eta Bide Azpiegituretako Departamentuak urrian emandako aldeko txostena”. Bizikleta eta oinezkoentzako bidearen trazatua bi zati handitan banatu da, lehenengoa 1.000 metro luzekoa, eta bigarrena 870 metrokoa. Zati horietako bakoitza modu independentean egin daiteke, kontratuaren xedea bi lotetan banatuta. 1. lotearen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.987.116,23 euro da, eta 2. lotearena 3.184.377,84 euro; beraz, bi loteen lizitazioaren prezio metatua 5.171.494.07 euro da, eta lanak egiteko epea 10 hilabete loteetako bakoitzarentzat. Alabaina, proiektuan 15 hilabeteko gehieneko epe bat aurreikusten da, baldin eta proiektatutako obra, osorik, enpresa bakar bati esleitzen bazaio.
Diputaziotik diotenez, “Eibar-Maltzaga bidegorria irekiz hobetu egingo da Debabarrenaren mugikortasunerako erabakigarria den bidezati bat, horrekin osatu egingo baita Eibarren eta Elgoibarren arteko lotura. Bidegorri berriak bi kilometro inguru luze eta hiru metro zabal izango ditu eta Barrena kalea gaur egun zabalik dagoen Elgoibar-Maltzaga bizikleta eta oinezkoentzako bidearekin lotuko ditu”.