Eibar Eskubaloiko taldeak lehia bizian ibiliko dira asteburuan

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek etxean jokatuko dituzte partiduak
Eibar Eskubaloiko taldeak lehia bizian ibiliko dira asteburuan
2025/09/18 13:24
eta kitto!

Hasi da martxa Eibar Eskubaloiko taldeentzat. Asteburuko kartelera bete-beteta dute, gehienek partidu ofizialak jokatuko dituztelarik. Lurralde Mailako emakumezkoek eta infantilek bakarrik jokatuko dituzte lagunartekoak.

Joan den asteburuan, Hondarribian, azken uneko garaipena lortu ondoren, 2. jardunaldian bigarren garaipena lortu nahi du Lehen Nazional Mailan jokatzen duen Eibar Eskubaloiak. Fernando Fernandezen mutilek Balonmano Barakaldo izango dute arerio, zapatuan, 19:00etan, Ipuruan.

Zilarrezko Ohorezko Mailako emakumezkoen taldeak, bestalde, Euskal Kopako neurketa jokatuko du etxean Aiala Zarautzen kontra. Partidua zapatuan izango da, 12:00etan.