Eibar estatuko 23. postuan dago biztanleko errenta kopuruaren araberako sailkapenean
2020/06/08
17:27
eta kitto!
20.000 biztanletik gora dituzten estatuko herri eta hirien artean, Eibar aurrenekoen artean kokatzen da, 23. postuan hain zuzen: urteroko batazbesteko errenta 15.213 eurokoa da biztanleko gure herrian. Sailkapen horretan Madrilgo Pozuelo de Alarcon da liderra (25.903 euro biztanleko), Getxo (20.147), Madrilgo Boadilla del Monte (20.103) eta Bartzelonako Sant Cugat del Valles-en (19.591) aurretik. Donostia (17.187 euro) hamaikagarren postuan dago, Arrasate 19.ean (15.683), Zarautz 21.ean (15.306) eta Durango 22.ean (15.487). Eibarren atzetik daude Bilbao 24.ean (15.137), Leioa 26.ean (15.005), Galdakao 27.ean (14.954), Gasteiz 32.ean (14.367), Hernani 47.ean (13.485), Portugalete 48.ean (13.480) eta Barañain 49.ean (13.402). Biztanleko errenta kopuru txikiena Almeriako Nijar (6.755 euro), Sevillako Los Palacios eta Villafranca (7.027) eta Almeriako Vicar herriek (7.051) dituzte. Gaur egun 20.000 biztanletik gorako 413 hiri eta herri daude estatuan eta datuak 2017an hasi ziren zenbatzen.